La Vrecha, artistas invitados por el grupo de investigación Enbidia, inaugurarán su exposición en la antigua galería La Brotxa el próximo viernes 29 de junio.
Te esperamos a partir de las 20:00 en Conde Mirasol ,1.
Ikuspegi poetikoa landu du Gentz del Vallek «Entzun edo mapa ulertu» erakusketan
A. ARRUTI | BILBO
Lehenago mendia zena desagertu egin da Praileaitz inguruan. Gai horri
tiraka eta ikuspegi poetiko batetik sortu du Gentz del Vallek «Entzun
edo mapa ulertu» erakusketa, bihar iluntzera bitartean Bilboko Conde
Mirasol kaleko La Brocha galerian ikusgai egongo dena. EHUko Arte Ederretako Fakultatean sortzen den ikerketa proiektu baten
parte da erakusketa hau. Hainbat irakasle eta ikasleek osatzen dute
Enbidia (www.enbidia.blogspot.com) taldea, artetik abiatuta ikerketa
ezberdinak burutzen ari dena. Azaroaz geroztik bi asteko erakusketak ere
egiten ari dira. «Por qué los hombres no escuchan y las mujeres no entienden los
mapas» liburu «kaskar horretatik» hartu zuen ideia Del Vallek, zenbait
aspektutan sakontzeko: emakumea eta generoa, gizarteak natura nola
tratatu duen, «orain zer egiten dugun eta lehen nola tratatzen
genuen...». Eta naturaren gaia ikertzeko, Praileaitz inguruan ibili da,
bertakoei galdetuz, argazkiak eginez... Irudia, instalazioa, eskultura
eta maketa bat biltzen ditu, guztia hizkuntza poetiko eta metaforiko
batean, «zientifikoki ez dut berreraikitzerik bilatu». Artistaren esanetan, erakusketa hauek unibertsitatean egiten duten
lana erakusteko eta hausnarketa bultzatzeko balio dute. «Harrobi batek
jan egin du mendi oso bat eta mendi horretan aurkikuntza batzuk baziren,
milaka urte egon dira hor eta orain arriskuan daude», azaldu zuen.
«Gure ikerketa egiteko modua artea sortzea ere bada. Ez da teoria
bakarrik. Hori ere erakutsi nahi dugu».
Este
viernes 8 de junio, a las 20.00 horas, te invitamos a la inauguración de
la exposición de Gentz del Valle dentro del grupo de investigación Enbidia,
en La Antigua Galería La Brotxa.
Un cordial saludo!
_ Ostiral
honetan,ekainak 8, Enbidia ikerketa taldeko Gentz del Vallearen erakusketaren inauguraziora
gonbidatzen zaitugu. 20.00etan, La Brotxa Galeria izandakoan. Agur bero bat!